Etorkinak: elkartasun ekintza polita kolegioan

Goiz huntan Irulegiko irratiko Pantzo Hirigaray kolegiorat hurbildu da eta Etorkinen laguntzeko eremaiten ari diren ekintzei buruz horretaz okupatzen diren ikasleak elgarrizketatu ditu.
Heldu den asterako bixkotx salmenta bat antolatua dute aire hartzen denboran eta irabaziak Etorkin gazteen eskolatze fresen pagatzen laguntzeko baliatuko dira.

Bakantzetatik landa material bilketa bat antolatua izanen da Diakite elkartearekin, Baionako Pausa Harrera zentrorat igorriko duguna.

Goresmenak ekintza horien antolatzen ibiltzen diren ikasleeri eta aitzinetik eskerrak bixkotx egile eta jale guzieri !

Elkartasun keinu polita bultzatzen ari zirezte !! Aupa zuek !