BURRASO BERRIEI GOMITA

Asteart honetan, urtarrilaren 31an, arratseko 8etan, kolegioak, heldu den urtean etorriko diren 6.en berrogei bat burraso berriei ongi etorria egin die.

 

Lehenik ikastetxearen bisita eginarazi diete Céline Tourreuil zuzendariak eta Hegoa Arakama hezkuntz aholkulariak. Ikasle batek autobusetik jaustean egunero egiten duen mugimendua segitu dute: informatika gela, IDZ, jangela, ikasgelak, egongelak …. Eta kanpoko eremu zoragarria !!

Ondotik gelara sartu dira ikastxearen egitasmoaren aurkezpena entzuteko: pedagogia arloan baita ere elkartea eta burasoen inplikazioari dagokionez.

 

Datorren 2017-18 ikasturtean, 6.ko 58 ikasle errezibituko ditugu Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan. Aintzin jasta bat ukanen dute datorren astean, kolegioan egun bat pasatuz.

* otsailaren, 08an : ortzaizeko ikastolako ikasleak

* otsailaren 09an : garaziko ikastolako ikasleak

* otsailaren 13an : sohüta eta alozeko ikastoletako ikasleak

* otsailaren 14an : amikuze, oztibarre eta baigorriko ikastoletako ikasleak

 

Irailetik goiti ongi etorria egin aintzin, ikastoletan azken hilabeteak goxoki pasatzea desiratzen diegu.