BREBETA EUSKARAZ

Guk aurten ekainean brebeta pasatzen dugu euskaraz. Erran nahi du nahiz eta galderak frantsesez izan euskaraz erantzunen dugula.

Matematiketan eta Historian segur gira gure orriak zuzenduak izanen direla, aldiz, ez dakigu gure zientziako gaiak zuzenduak izanen diren, Hezkunde Nazionalak erraiten baitu ez dela aski zuzentzailerik izanen.

Joan den urtean ber gauza gertatu zen baina, hala ere, zuzenduak izan ziren.

Maiatzaren 4ean, manifestaldi bat antolatua izan da ikastolen kexua adierazteko. Xalbador, Piarres Larzabal eta Etxepare kolegioekin batera « Brebeta euskaraz » tixerta soinean eman genuen egoera hori salatzeko.

Aurten, bi zailtasun ditugu : aipatu dugun egoeraz gain, erreforma berria jasanen dugu ; Frantsesean eta Matematiketan 50 pundu gehiago ukanen ahalko ditugu.

Maore Herrera eta Nora Alonso 3A