Ahmed etorkin gaztearen bisita kolegioan

Abendoan, Ahmed, 17 urteko etorkin gaztearen bisita ukan ginuen kolegioan. Bere burrasoak zendu eta 10 urtetan abiatu da Bolikostatik. Ikasleei esplikatu die nola bidaiatu duen Euskal Herrirat heldu arte uda honetan : Abidjan, Mali, Algeria, Maroko eta Espanã trebeskatu ditu 7 urtez.

Orain, Amikuzeko familia batean bizi da eta Mauleko Champo kolegioan egiten ditu ikasketak.

Ikasleek harrera ona egin diote eta arreta haundiz entzun dute.

Ondotik, ikasle talde bat sortu da kolegioan gogoetatzeko nola laguntzen ahal ziren Euskal Herrirat heldu ziren etorkin gazteak. Bilkurak egin eta erabakia izan da bixkotx salmenta baten egitea kolegioan bertan.

Berantago, diru eta jantzi bilketa baten antolatzeari pentsatzen dute.