6.ekoen urte hasierako ateraldia

2016ko irailaren 29 an ostegunean, Bidarrain, iragan da 6.en ateraldia . Ateraldi horren helburua zen, 6.ak haien artean hobeki ezagutzea, harremanak sortzea eta elkar laguntzea.

Goizean, kolegiotik abiatu ziren 8.45 etan, autobusez. Iduriz biziki giro ona bazen. Lehenik,  “accro-branche” eta eskalada egin zuten denbora ederrarekin. Biziki beldurgarria zen eta biziki gora ziren (tirolinek 10m goratasun zuten, Hegoaren arabera ). Eguerditan , denek elkarrekin, erakasle eta ikasle, erreka bazterrean piknikatu zuten (goxokiak partekatuz …) .  Arratsaldean, arte plastikoetan, Maritxurekin, tailerra egin behar zuten.

Tailer hau, arte liburuxkan egitekoa zen. Willi Dorner dantza konpainiak egin bezala, eskultura bizi bat sortu behar zuten, hirunaka: bi aktore eta marrazkilari bat. Marrazkilariak, arte liburuxkan  eskulturak marraztu behar zituen. Talde bakoitzak, 3 eskultura ezberdin eraiki eta marraztu behar zituen.

Biziki egun goxoa pasatu zuten, denek elkar lagunduz, harremanak sortuz eta irri anitz eginez.

Ateraldi horretan parte hartu duten erakasleak: Odile (espaniol eta irakaslea), Mayi (dokumentalista), Maika (frantses irakaslea), Janire (kiroleko irakaslea), eta Hegoa (hezkuntz aholkularia)

 Idazleak : Alaia, Sarah eta Maika.A