6.ak Angeluko lerrategian

Asteazken arratsaldean, apirilaren 3an, 6.ko ikasleak Angeluko lerrategira izan dira.

Gorputz heziketako kurtsoetan lerra saioak lantzen ari direnez, ateraldi hau ongi uztartzen da programarekin.

Lehen itzuliak poliki eta kasu eginez egin eta fite trebatzen  hasi dira, haiekin ziren erakasleak baino zaluago !

Arratsalde on bat pasatu dute elgarren artean irriz karkailaka, eroriko politak eginez eta erakasleekin momentu goxo bat partekatuz.

Uspelak eta minak biharamunean senditu dira !