4.ak eta 3.ak ski ateraldian

Urtarrilaren 27a goizik hasi dute 3. eta 4.eko 38 ikasleek, goizeko 6:50etan abiatu baitira kolegiotik Gourretera buruz.

Iratzartzeko indarrak egin behar baziren ere merezi zuen, bertan egoera ezin hobean baitzen mendia, bezperan egin elur goxo goxoan skiatzeko parada ukan baitute !

Materialaren experientzia pasatu eta, lau taldetan banatuak izan dira, pentsatu mailen arabera.

Xantza ukan dute haiekin 6 erakaslek parte hartu baitute, lehen urratsak erakusteko edo pistak ahal bezain fite jausten laguntzeko : maila guziak proposatuak izan dira.

Indar guziak emanik, anekdota batzuk gogoan atxikiz, denak irriz eta akituak itzuli dira autobuserat.

Milesker guziei, eman laguntzagatik egun hau ongi pasa zedin !